viernes, 16 de enero de 2009

Loditasuna saihesteko gomendioak
garrantzitsua da haurren elikadura kontrolatzea eta kirola praktikatzea
Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, 6 eta 12 urte bitarteko haurretatik %16,1 gizenak dira

Edurne Mendoza Marrodan

Atarrabia. Ez da gaur egungo kezkarik nagusiena pisua, baina betidanik eman zaio garrantzia. Azken urteotan, asko hitz egin da pisuak ekar ditzakeen gaixotasunei buruz, bereziki anorexiaz eta honi lotuta, modeloen taila txikiari buruz. Baina, pisu handia izatea ere arazo bat da osasunerako. Gainera, heldua izatean loditasuna izatea gaztetik dator. Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, batez ere 6 eta 12 urte bitarteko haurretatik %16,1 gizenak dira, hau da, 1948an zegoen kopuruaren hirukoitza. Egoera honetara hainbat arrazoirengatik iritsi gara.
Alde batetik, loditasunaren faktore garrantzitsuenetarikoa elikadura da: haurrek oso elikadura txarra dute. Adituek diotenez, opil asko jaten dute, baita prestatutako elikagai eta janari azkar asko ere; hau da, koipe asko duten elikagaiak: hanburgesak, txokolatea, haragi asko... EEBBetan adibidez, hanburgesa asko jaten dira eta loditasun gehien dagoen lurraldea da munduan.
Bestetik, haurrek duten kirol falta dago. Haurrek geroz eta gehiago pasatzen dute eguna bideokontsola edo ordenagailuaren aurrean eta geroz eta gutxiago kalean, esate baterako, futbolean jolasten. Haur askok ez dute kirolik egiten eta urte horiekin kirola egitea heharrezkoa dute hazten ari direlako.
Hala eta guztiz ere, badago loditasuna ez izateko zenbait soluzio. Konponbidea erraza iruditu arren emaitza ona izateko esfortzu bat egin behar da. Honako soluziobideak betetzea komenigarria izango litzateke.
Lehenik, janariari dagokionez, mediku edo dietista batengana joatea egokia izango litzateke gorpu-tzean sartutakoa kontrolatzeko. Honekin batera, eskolako jantokietan jartzen duten janaria gehiago kontrolatu beharko lukete, elikagai osasuntsuak emanez gutxienez haurrek bazkari egoki bat izango luketelako.
Beste aldetik, komenigarria izango litzateke haurrek 3-4 egunetan kirola egitea. Baliteke zenbaitek haurrek ez dutela kirola egiteko denborarik esatea, goizean eskola eta ondoren akademiak edo ikasketak dituztelakoz, baina eskoletan gorputz heziketako saioak denbora gehiagoz eta gogorragoak egingo balira, haurrek kirol gehiago egingo lukete eta osasuntsuago egongo lirateke.
Guzti hau laburbilduz, azken urtetan haurrengan eragin handia izan duen gaixotasuna gainditzeko edo ez izateko, aski da elikadura kontrolatzea eta kirola egitea. Aldi berean, loditasunaz hitz egiten dugunean pisu handi-handiaz hitz egiten ari gara eta ez zaitez kezkatu iragarkietan azaltzen zaizkigun neska perfektuen gorputza ez baduzu.



http://www.noticiasdenavarra.es/ediciones/2008/05/22/sociedad/nafarroa/d22naf16.1255337.php helbide honetan ikusi ahal dozue emen jarritako testua.

No hay comentarios: