viernes, 16 de enero de 2009

Loditasuna saihesteko gomendioak
garrantzitsua da haurren elikadura kontrolatzea eta kirola praktikatzea
Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, 6 eta 12 urte bitarteko haurretatik %16,1 gizenak dira

Edurne Mendoza Marrodan

Atarrabia. Ez da gaur egungo kezkarik nagusiena pisua, baina betidanik eman zaio garrantzia. Azken urteotan, asko hitz egin da pisuak ekar ditzakeen gaixotasunei buruz, bereziki anorexiaz eta honi lotuta, modeloen taila txikiari buruz. Baina, pisu handia izatea ere arazo bat da osasunerako. Gainera, heldua izatean loditasuna izatea gaztetik dator. Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, batez ere 6 eta 12 urte bitarteko haurretatik %16,1 gizenak dira, hau da, 1948an zegoen kopuruaren hirukoitza. Egoera honetara hainbat arrazoirengatik iritsi gara.
Alde batetik, loditasunaren faktore garrantzitsuenetarikoa elikadura da: haurrek oso elikadura txarra dute. Adituek diotenez, opil asko jaten dute, baita prestatutako elikagai eta janari azkar asko ere; hau da, koipe asko duten elikagaiak: hanburgesak, txokolatea, haragi asko... EEBBetan adibidez, hanburgesa asko jaten dira eta loditasun gehien dagoen lurraldea da munduan.
Bestetik, haurrek duten kirol falta dago. Haurrek geroz eta gehiago pasatzen dute eguna bideokontsola edo ordenagailuaren aurrean eta geroz eta gutxiago kalean, esate baterako, futbolean jolasten. Haur askok ez dute kirolik egiten eta urte horiekin kirola egitea heharrezkoa dute hazten ari direlako.
Hala eta guztiz ere, badago loditasuna ez izateko zenbait soluzio. Konponbidea erraza iruditu arren emaitza ona izateko esfortzu bat egin behar da. Honako soluziobideak betetzea komenigarria izango litzateke.
Lehenik, janariari dagokionez, mediku edo dietista batengana joatea egokia izango litzateke gorpu-tzean sartutakoa kontrolatzeko. Honekin batera, eskolako jantokietan jartzen duten janaria gehiago kontrolatu beharko lukete, elikagai osasuntsuak emanez gutxienez haurrek bazkari egoki bat izango luketelako.
Beste aldetik, komenigarria izango litzateke haurrek 3-4 egunetan kirola egitea. Baliteke zenbaitek haurrek ez dutela kirola egiteko denborarik esatea, goizean eskola eta ondoren akademiak edo ikasketak dituztelakoz, baina eskoletan gorputz heziketako saioak denbora gehiagoz eta gogorragoak egingo balira, haurrek kirol gehiago egingo lukete eta osasuntsuago egongo lirateke.
Guzti hau laburbilduz, azken urtetan haurrengan eragin handia izan duen gaixotasuna gainditzeko edo ez izateko, aski da elikadura kontrolatzea eta kirola egitea. Aldi berean, loditasunaz hitz egiten dugunean pisu handi-handiaz hitz egiten ari gara eta ez zaitez kezkatu iragarkietan azaltzen zaizkigun neska perfektuen gorputza ez baduzu.



http://www.noticiasdenavarra.es/ediciones/2008/05/22/sociedad/nafarroa/d22naf16.1255337.php helbide honetan ikusi ahal dozue emen jarritako testua.

miércoles, 7 de enero de 2009

Emen utziko dizuet kudairen "Llevame" abestia emen ere blog honetako gaiak ikusi ahal direlako hau da, bulimia eta anorexia gaiak.


ANOREXIA (HORTALEZA)
Pensándolo bien no está de más que estando mal se vea tan bien
Que unos se maten por adelgazar u otros se mueran por no comer
OYE!
Llegar a pillar una enfermedad por estar de buen ver
Solamente para poder vacilar y que te quede bien el jersey
Anorexia, ooooooh... Anorexia, ooooooh...
Como te puedes contener viendo por la televisión
Niños muriéndose al nacer matándose por un poco de arroz
Que tal con tu régimen? Hoy te noto mas delga
'El medico dice que voy muy bien y que siga dándole a la ensala'
Anorexia, ooooooh... Anorexia, ooooooh...
También me ha quitado el beber la carne no la puedo ni mirar
A ver si aguantando hasta las tres, la gusa me quito a base de fumar
Y es que este mundo está al revés, ya ves amiga como está el percal
Unos se hinchan por no comer y otros se hinchan a vomitar
Anorexia, ooooooh... Anorexia, ooooooh...Anorexia, ooooooh... Anorexia, ooooooh... Anorexiaaaaa...
Me cago en la madre que me pario con lo buena que yo estaba!
Abesti honen bitartez nire iritzia eman nahi dot. Egie da abesti honetan esaten dana. Hau irakurrita jakin beharko genuke egie dala batzuk janaria botatzeko jaten dauriela eta beste batzuk ez dutela ezer jateko. Kontuan eduki behar dugu beste batzuek duten arazoak eta guk daukagun zoria. Horrela gure bizitzako aspektu guztiak baloratzeko.

Eskema