jueves, 20 de noviembre de 2008

Anorexia eta bulimiari aurre egiteko moduak



Anorexia eta bulimia gaur egun gure nerabeengan eragin handia duten bi gaixotasun dira. Elikadurari dagokion arazo honen ondorioz, beren gorputzak modu desitxuratuan ikusten dituzte eta nahiz eta erabat argal egon, beren burua gehiegizko pisuarekin ikusten dute.
Elikagaiak murriztea (anorexia) edo hauek kontrolik gabe irentsi eta ondoren oka egitea (bulimia), zergati konplexuak dituzten gaixotasun hauen agerpenik argienak dira. Gutxi da gurasoek egin dezaketena behin gaixotasuna garatuz gero, espezialistengana jotzea izan ezik (psikiatrak eta nutrizionistak).
Hauek dira, gure laguntzarekin, gure seme-alabek beren elikadura-ohiturak normalizatzen saiatuko direnak. Gaixoak bere auto-estimua berreskuratu behar du: ez du loditzearen beldur izan behar, lehen kasuan, eta ez du janaria antsiolitiko gisa erabili behar, bigarren kasuan. Gure partez egin dezakeguna bi gaixotasun hauek dakartzaten ezaugarri eta sintomei adi egotea da. Ikus dezagun:
Nerbio anorexia. Pubertaro eta adoleszentziaren artean agertzen da eta, orokorrean, nesken artean sarriago, batez ere beren itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.
Anorexikoa pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean, bere ikasketetan bikaina da, baina bere auto-estimua txikia izaten da. Ez dute beren bizitza pertsonala menperatzen, eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira. Beti lodi ikusten dute beren burua, argalak badira ere.
Bulimia. Gaixotasun honek adin gehiagoko neskengan izaten du eragina (17 urte inguru), eta gaixoak gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta abarren aurrean.
Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute, eta betekaden ondoren oka egiten dute sabela husteko. Aholkuak. Honetaz aholkatzea zaila da, espezialista batera ez bazoaz. Hala ere, baliagarriak izan daitezkeen hainbat gomendio daude.
Honetaz aholkatzea zaila da, espezialista batera ez bazoaz. Hala ere, baliagarriak izan daitezkeen hainbat gomendio daude.


Iragarkia hau igo dot zuek anorexia eta bulimia geroz eta kasu gehiago ematen ari direla jakiteko. Gai hau garrantzitsua dela jakin behar dugulako eta kontrol gehiago egon beharko litzatekelako.zer pentsatzen dozue?


"http://www.hiru.com/eskola_laguntza/eskola_laguntza_20_03_04.html" iragarki honetaz gehiago jakiteko.